KIMUA IDEI ARGI BATEKIN JAIO DA:
Guk izan garenari begiratzen dion sukaldaritza egitea, aurrera jarraituz. Gure proposamena Arabako tradizioan eta gure sukaldaritza-historia propioan oinarritzen da, baina ez da hor amaitzen. Hemen dauden produktuak, teknika eta zaporeak berreskuratzea interesatzen zaigu; nostalgian erori gabe berrinterpretatzen ditugu, gaur egungo forma koherente eta zintzoa emanez.
Zure zain gaude!
Ez dugu inpresionatu nahi, emozionatu baizik. Ondo pentsatutako sukaldaritzaren aldeko apustua egiten dugu, oinarrian tokiko eta denboraldiko produktuak dituena, eta ofizioa serio hartzen duen talde gazte batek prestatua: ekarpenak egiteko, ikasteko eta hazteko gogoz.
GASTRONIMOA AHAZTEZINA
Guretzat, gastronomia ahaztezina artifiziorik gabe sortzen da. Xehetasun bakoitzaren zaintzan, plater bakoitzaren arretaz eta zerbitzuaren erritmo lasaian eraikitzen da. Mahaia topagune, elkarrizketa eta gozamen lekua dela uste dugu.
Klaretek ia ehun urteko historia duen espazio bat betetzen du Gasteizen. Zerkabarren kalean kokatuta gaude, Alde Zaharretik oso gertu. Ateak berriro ireki ditugu, ondare hori zaintzeko eta orainaldetik hazteko konpromisoarekin.
Koldobika, Asier eta Koldo gara proiektu honen buru. Zure zain gaude.
ZER IRITZI DUTE GURE BEZEROAK?
Harrigarria!!! Arreta bikaina, 10etik 10! Dastatze-menu luzea aukeratu genuen. Kalitate eta aurkezpen ikaragarriak. Ezusteko “erlatiboa”. Mutil hauek oso onak dira. Lehen ere harritu ninduten Boden, baina hemen hasieratik zaintzen zaituzte. Oso, oso ondo!!! Zalantzarik gabe, Gasteizen erreferente bat sukaldaritza tradizional eta berritzailearen arteko uztarketan.
PEDRO ALVERA
ZER IRITZI DUTE GURE BEZEROAK?
Jatetxera sartzetik bertatik, altzariak, dekorazioa, langileen trataera, xehetasun guztiak… denak dotoretasuna isurtzen zuen. Hala ere, benetako "festa" mahaian eseri nintzenean iritsi zen: sommelier-aren errituak liluratu ninduen. Plateren desfilea hasi zen: zapore eta testura leherketa bat nire ahoan, goi-mailako sukaldaritzaren eta euskal sukaldaritza tradizionalaren arteko fusioa. Inoiz ez dut horrelako mailaz gozatzeko aukerarik izan, pozik nago haien eskutik ezagutu izanagatik. Etorkizun oparoa iragartzen diet, merezi dute: profesionaltasun eta maitasun handiz lantzen dute plater bakoitza.


